Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, irisgarritasun unibertsalaren konpromisoan, lanean ari da bisitarientzako zerbitzuak etengabe hobetzeko eta, guztiontzako diseinuaren printzipioan oinarrituta, askotariko publikoentzako kalitatezko arreta eskainiko duen hezkuntza-programazioa garatzeko.
Irisgarritasunari buruzko harreman-bidea
accesibilidad@museoreinasofia.es
Tel.: 91 774 1000 Luz. 289996
Irisgarritasun fisikoa
Museorako sarbidean oztopo arkitektonikorik ez egotea eta espazio guneetan trabarik eta eragozpenik gabe mugitzeko aukera ezinbesteko baldintzak dira benetako irisgarritasuna lortzeko. Jendearentzat zabalik dauden ia eremu guztietan gurpil-aulkiz sar daiteke, eta egoera hobetzeko lanetan jarraitzen dugu. Zerbitzu asko daude Museoan egiten den ibilbidea errazteko, hala nola arrapalak, komun egokituak, jarlekuak edo jantzitegia.
Museorako sarbidea
Sabatini ERAIKINA
Museora gurpil-aulkiz sar daiteke Sabatini eraikineko sarbidetik. Eskailera-mailak saihesteko, Juan Goytisolo plazara joan behar da Santa Isabel kaletik edo inguratu, Museoaren eraikina ezkerraldean utzita. Ikusi mapa.
Nouvel ERAIKINA
Nouvel eraikineko sarbidea iristeko moduan dago guztiz. Gomendatzen da Emperador Carlos V plazatik hurbilen dagoen sarrera erabiltzea, aldapa txikiagoko arrapala baitago. Ikusi mapa.
Cristal jauregia eta Velázquez jauregia
Cristal jauregirako sarbidean zenbait tarte dituen arrapala bat dago. Velázquez jauregira sartzeko plataforma-jasogailu bat erabili behar da. Sakatu botoia segurtasun arloko langileek hori aktiba dezaten. Ikusi mapa.
Aparkalekua
Ibilgailu egokituetan etorritako taldeek badute doako aparkaleku bat Museoko karga-nasan; Argumosa kaletik iristen da, Hospital kaleko ertzean. Beharrezkoa da zerbitzu hori aldez aurretik eskatzea.
Museoko eremuetan ibiltzea
ateak
Museoko guneetara joateko erabili behar diren ateek arazorik gabe sartzeko moduko zabalera dute. Gehienak eraisgarriak dira, eta beraz, ibiltzeko eremuak inbaditzen dituzte aldi batez. Martxan jartzeko sistema helduleku bat izaten da; kontuan hartu zenbait atek gehiegizko pisua izan dezaketela.
arrapalak
Erakusketa-aretoetan egoten diren desnibel gehienetan arrapalak daude, baina horiek ez dute alboa babesteko barandarik, ezta sartzeko moduko area zabalik ere. Sabatini eraikineko Protocolo eta Bóvedas aretoetan ezin da gurpil-aulkiz sartu.
igogailuak
Bi igogailu-dorre daude Sabatini eraikinean: sarbide nagusiaren ezkerraldean eta eskuinaldean daude, eta 1, 2, 3. eta 4. solairuak komunikatzen dituzte. Nouvel eraikineko igogailuek 0, 1, 2. eta 3. solairuak komunikatzen dituzte, baina edukiera txikiagokoak dira, gurpil-aulki bakar bat sartzen baita igogailu bakoitzean.
jarlekuak
Sabatini eraikineko 1., 2. eta 3. solairuetako lorategian eta klaustroaren eremuan, Nouvel eraikineko terrazetan eta zenbait erakusketa-aretotan bankuak daude.
erakusmahaiak
Museoan zehar dauden erakusmahaiak, oro har, 1,00 eta 1,10 altuera bitartekoak dira. Erakusmahaiek ez dute gune egokiturik gurpil-aulkiz doazen eta altuera gutxikoak diren pertsonak hurbildu daitezen.
komun egokituak
Honako leku hauetan daude komun egokituak:Sabatini eraikina, 1 solairua, Galeria nagusia
Sabatini eraikina, 4 solairua, 403 eta 407 aretoen ondoan
Nouvel eraikina, solairuartekoa (0 eta 1 solairuen artean)
Nouvel eraikina, 0 solairua, Jatetxe-Kafetegia
Haietako batzuetan jaioberrien pixoihalak aldatzeko tokiak daude.
Sabatini eraikineko auditorioa
Aldapa egokia duten arrapalen bidez sartzen da. Gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonak alboetako korridoreetan kokatu behar dira, edo jarlekuen lehen lerroaren parean. Laguntzarik gabe, ez dago agertokira igotzerik.
200 auditorioa (Nouvel eraikina)
Gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonak atondotik sartzen dira erabilera mugatuko igogailu baten bidez, jarlekuen azken lerroaren atzean kokatzeko. Auditorioko komunean egokitutako kabina bat dago. Gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonek badute bide alternatibo bat agertokira igotzeko.
400 auditorioa (Nouvel eraikina)
Gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonak atondotik sartzen dira batere desnibelik gabe, eta bi area dituzte erreserbatuta Auditorioaren erdiko lerroetan. Komunean bi kabina egokitu daude, bata gizonentzat eta bestea emakumeentzat. Gurpil-aulkia erabiltzen duen pertsona batek badu bide alternatibo bat agertokira igotzeko.
Liburutegia eta Dokumentazio zentroa
Igogailuak erabiltzeko, Museoko langileekin hitz egin behar da. Materialen bat ez badago eskuratzeko moduan, laguntza eskatu bertako langileei.
Liburutegiari buruzko informazio gehiago
Central liburu-denda
Igogailuak erabiltzeko, Museoko edo liburu-dendako langileekin hitz egin behar da.
Terrazak
Museoak atseden hartzeko eta solasean aritzeko zenbait gune eskaintzen dizkio bisitariari.
Tienda La Central
Sabatini eraikineko sarbidean dago. Arrapala bidezko sarbidea erabiltzeko, Museoko langileekin hitz egin behar da.
Kafetegia-Jatetxea
Nouvel eraikinean dauden kafetegian eta jatetxean gurpil-aulkiz sar daiteke irekiera automatizatua duten ateen bidez. Mahaien artean ibiltzeko lekua egokia da. Era berean, gizonen eta emakumeen komunek badute kabina bana, egokituta dagoena. Tabernako barra ez dago egokituta gurpil-aulkiaren erabiltzaileentzat.
Irisgarritasun fisikoaren zerbitzuak
Gurpil-aulkien mailegua
Sabatini edo Nouvel eraikinetako informazio-guneetan eskatu behar dira. Eskaeraren erregistroa egingo da, bai eta eskatzailearen datu pertsonalak idatzi ere, NANa, pasaportea edo antzekorik barne.
Ikusmen-irisgarritasuna
Pertsona itsuentzako edo ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako irisgarritasun-neurriek, oro har, hiru helburu dituzte: informazioaren transmisio eraginkorra, joan-etorriak erraztea eta gozamen estetikoa ahalbidetzea; horiek guztiak bai modu autonomoan, bai Museoko hezitzaileen laguntzaz –horiek bisitak orientatu, lagundu eta pertsonalizatu egiten dituzte– gauzatzen dira. Ahozko informazioa, eta ukimen zein entzumen bidezko informazioa konbinatzea da programa horien giltzetako bat; programak ONCEren laguntzaz egiten dira.
Pertsona itsuen bisitak
Museoak ukimen-bideak eta deskripzio-bisitak egiteko aukera ematen die pertsona itsuei edo ikusmen urrikoei, Bildumako zenbait obraren kasuan.
ateak
Ateen eta paramentuen arteko kontrastea eskasa da Museoko zenbait eremutan. Beirazko ateetan kolore zuriko seinaleak daude –logo edo puntuak–, nahiz eta batzuetan kontrastea eskasa izan daitekeen, edo islak agertu. Ate gehienak eraisgarriak dira, eta ibiltzeko eremuak inbaditzen dituzte aldi batez.
Itsu-txakurrak
Itsu-txakurrak eta txakur laguntzaileak onartzen dira beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztuz gero.
Audiodeskripzioa egiten duten audiogidak
Entzumen-irisgarritasuna
Gaztelania Zeinu Hizkuntzaren (LSE) eta entzuten laguntzeko sistemen bidez, indukzio magnetikoko begiztaren kasuan moduan, gorren komunitate osoak du museoa bisitatzeko, jardueretan parte hartzeko eta esperientziaz gozatzeko aukera. Gor bakoitzak edo entzumen-galera duen pertsona bakoitzak erabiltzen duen sistema edozein dela ere, posible da museoa modu autonomoan zein antolatutako taldeetan bisitatzea, baita antolatzen diren jarduera publikoen programazio guztietan parte hartzea ere.
Pertsona gorren bisitak
Anplifikazio akustikoa ahalbidetzeko indukzio magnetikoko begizta pertsonalak ere badira.
Zeinugida
Espainiako zeinu-hizkuntzaren interpreteen zerbitzua
Museoko edozein jardueratan parte hartu nahi duten pertsona gorrentzat, esaterako ikastaro, tailer edo bisita gidatuetan.
Doako zerbitzua. Izena ematean eskatu behar da zerbitzua, gutxienez 15 egun lehenago.
Begizta magnetikoa
Badago soinua indukzio magnetikoko begizta baten bidez anplifikatzeko sistema iraunkor bat “T” posizioa (telebobina) duten audifonoen erabiltzaileentzat; sistema hori Sabatini eta Nouvel eraikinetako Informazio-guneetako eta leihatiletako erakusmahaietan dago erabilgarri –bertan banatzen dira zeinugidak, indukzioko begizta pertsonalak eta irratigida sistemak. Erakusmahai horietan identifikazio-ikono bat ageri da seinale gisa.
Begizta pertsonalak
Museoak indukzio magnetikoko lotura pertsonalak mailegatzeko doako zerbitzua eskaintzen die hipoakusia duten pertsonei edo entzumen-galera dutenei, museoak eskaintzen dituen zerbitzuak normaltasunez erabili ahal izateko.
Audiogidak
Audiogida-zerbitzua erabiltzean, ekipamenduarekin bateragarria den indukzio-lotura eska daiteke kostu gehigarririk gabe.
Prezioa: orokorra 4,50€ / ikasleak 3,50€
Erakusketa-aretoen bisitak
Indukzioko lotura pertsonalak zure eskura daude azalpen-bisita ororako. Eskatu Sabatini eraikineko audiogida-mahaian.
Ekitaldiak Auditorioetan (Nouvel eraikina, 200 eta 400 auditorioak eta Sabatini eraikina, auditorioa)
Hartzailearen eskaera eta jendeari arreta emateko indukzioko lotura pertsonala, behar bezala seinaleztatutako mostradorearen ondoan.
Gordailu gisa identifikazio-dokumentu bat eskatzen da, auditoriotik irtetean ekipoa entregatzean bueltatuko dena.
Adimen-irisgarritasuna
Museoa elkarrizketa-eremu bat da, erreferentea izan behar duena gizarteratze eta bizikidetza sozialaren arloan. Museoa, bestalde, garapen indibidualerako leku bat ere bada, gogoeta egiteko eta hezkuntza kritikoa eta balioetan oinarrituta egiteko aukerak ugaritzeko modukoa, aldi berean pertsona guztien gaitasunak bultzaturik.
Aparkalekua
Ibilgailu egokituetan etorritako taldeek badute doako aparkaleku bat Museoko karga-nasan; Argumosa kaletik iristen da, Hospital kaleko ertzean. Beharrezkoa da zerbitzu hori aldez aurretik eskatzea.
Komun egokituak
Honako leku hauetan daude komun egokituak:Sabatini eraikina
1 Solairua, galeria nagusia
4 Solairua, 407 eta 403 aretoen ondoan
Nouvel eraikina
Solairuartekoa, 0 eta 1 mailen artean
Jatetxe – Kafetegia
Haietako batzuetan jaioberrien pixoihalak aldatzeko tokiak daude.
Seinaleak
Informazio-seinaleak eta larrialdikoak nazioartean homologatutako piktogramen bidez eginak daude. Seinaleren bat ulergaitza edo identifikatzeko zaila iruditzen bazaizu, galdetu informazioko langileei edo bidali iradokizun bat.
OSASUN LAGUNTZA
Bisitan zehar osasun-laguntza behar izanez gero, baduzu botikin bat Sabatini eraikineko 1 solairuko galeria nagusian.
Gurpil-aulkien MAILEGUA
Sabatini edo Nouvel eraikinetako informazio-guneetan eskatu behar dira. Eskaeraren erregistroa egingo da, bai eta eskatzailearen datu pertsonalak idatzi ere, NANa, pasaportea edo antzekorik barne.
Zerbitzuak
DOAKO SARRERA
Desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria duten pertsonak doan sartzen dira Museora. Laguntzaile bat ezinbestekoa bada, horrek ere ez du ordaindu beharrik izango. Kontsultatu baldintza guztiak.
IGOGAILUAK
Igogailuetan, bai Nouvel eraikinean, bai Sabatini eraikinean, erraz ikusteko moduko zenbakiak daude, eta seinaleak braille eta goi-erliebe sistemetan ageri dira; ordea, ez dute soinu-abisurik ematen. Sabatini eraikineko igogailuek Nouver eraikinekoek baino jende gehiago hartzen dute. Igogailu guztiak panoramikoak dira; hartara, bertigoa izanez gero, ez dago irisgarritasuna guztiz bermatzen duen alternatibarik.
JARLEKUAK
Badira bankuak Sabatini eraikineko 1, 2, eta 3 solairuetako klaustroaren aldean, baita zenbait erakusketa-aretotan ere.
JANTZITEGIA ETA KONTSIGNAK
Jantziak zaintzeko zerbitzua dago bi sarbideetan. Sabatini eraikinekoak arrapala baten bidez iristeko moduan daude. Nouvel eraikinerako sarbidean kontsigna automatikoak daude, gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten pertsonentzat erreserbatuta. Tamaina handiko fardela izanez gero, Nouvel eraikineko jantzitegia erabiltzea gomendatzen da, baina gurpil-aulkiz ez dago haraino iristerik. Argibide gehiago.
AparKALEKUA
Ibilgailu egokituetan etorritako taldeek badute doako aparkaleku bat Museoko karga-nasan; Argumosa kaletik iristen da, Hospital kaleko ertzean. Gerta litezkeen arazoak saiheste aldera, aldez aurretik eskatu behar da zerbitzu hau.
OSASUN LAGUNTZA
Zure bisitaldian osasun-laguntza behar izanez gero, botikina Sabatini eraikineko galeria nagusian dago, 1 solairuan (ikusi planoa).
informaZIO ARLOKO LANGILEAK
Informazioko langileak prest daude museoak eskaintzen dituen zerbitzu, espazio eta jarduerei buruz bisitariei aholkuak emateko. Identifikazio-logotipo hau dute:
Jendearentzako informazioa eta arreta Informazio-gune hauetan daude:
Sabatini Eraikineko museoko eta Nouvel Eraikineko sarbideak
Sabatini eraikina, 2. solairua
Sabatini eta Nouvel eraikinen arteko lotura (1. solairua)
Kristalezko jauregiaren eta Velázquez jauregiaren sarbideak
OrientaZIO-PLANOAK
Hainbat igarobide-eremutan, hala nola eraikinen eta igogailuetara sartzeko eremuen arteko loturan, kokapen-plano orokorrak daude. Planoak hemen ere deskargatu ditzakezu.