Ohiko galdeark

Bisita - Ordutegiak eta tarifak

Zein da museoaren ordutegia?
Gure ordutegiak eta itxiera-egunak kontsulta ditzakezu ordutegi eta tarifen atalean.

Zein da museoaren sarrera baten prezioa? Beherapena duten sarrerak daude?
Ordutegi eta tarifen atalean tarifa guztiak dituzu ikusgai.  Museak 2 bisita egiteko sarrera gomendatzen du.

Sarrerak internet bidez eros daitezke?
Bai, sarrerak salgai daude esteka honetan.

Internet bidez sarrerak erostearekin arazorik izanez gero, nora jo dezaket?
(34) 917911330 telefonora edo helbide elektroniko honetara: museoreinasofia@clorian.com

Informazio orokorra behar izanez gero, nora jo dezaket?
(34) 917741000 telefonora edo helbide elektroniko honetara: info@museoreinasofia.es

Nortzuk sar daitezke museoan doan eta zein dokumentazio aurkeztu behar da doakotasuna egiaztatzeko?
Doako sarrera duten talde guztiak esteka honetan kontsulta ditzakezu.

Ezinbestekoa da kasu bakoitzean dagokion dokumentu ofiziala aurkeztea. Ez dira baliozkoak izango iraungitze-data adierazten ez duten dokumentuak.

Zein da sarrerak itzultzeko politika?
Oro har, ez da ez aldaketarik ezta itzulketarik onartzen. Sarrerak erosi ondoren, ez da aldaketarik ezta itzulketarik egingo, museoak zerbitzua ematea ezinezkoa denean izan ezik, gerora sortutako eta erabiltzailearekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla eta. Zenbatekoa itzultzeko, ordaintzeko unean erabilitako metodo bera erabiliko da.

Posible da doako sarrerak aldez aurretik jasotzea?
Ez. Doako sarrerak bisitaren egunean bakarrik ematen dira.

Museoa doakoak diren egunak edo ordutegiak daude?
Doako ordutegiak eta egunak kontsulta ditzakezu ordutegi eta tarifen atalean.

Sarrerak ordaindu edo erreserbatu behar dira Kristalezko jauregiko eta Velázquez jauregiko erakusketak ikusteko?
Egoitzetako sarrera doakoa da. Ez da erreserbatu ehar.


 

Bisita - Bisitan zehar

Museora motxilekin edo beste fardel batzuekin?
Poltsa txikiekin baino ezin da sartu, 30 x 30 cm baino gutxiagoko objektu pertsonalak eta motxilak.
Motxila txikiekin sartzen diren pertsonek gorputzaren aurrealdean eraman beharko dituzte, gainerako bisitariei enbarazurik ez egiteko edo obrak ukitzea ekiditeko.

Museotik irten eta berriro sar daiteke
Bai. Sarrerak egun osorako balio du. Ezinbestekoa da sarrera erakustea museora sartzen zaren bakoitzean.

Museo barruan argazkiak atera daitezke?
Argazkiak egin daitezke baina flashik gabe, tripoderik gabe, mugikorreko makilarik gabe edo argazki-kamerak egonkortzeko beste edozein elementurik gabe egoitza guztietan, kontrakoa adierazten den lekuetan izan ezik.

Bisita gidatuak daude?
Banakako bisitariek kultur bitartekaritzako taldeak egindako bisita gidatuen programan parte har dezakete. Oro har, ez da aldez aurretik erreserbatu behar jarduera horretan parte hartzeko. Programa esteka kontsulta ditzakezu.

Era berean, partikularrei, enpresei eta erakundeei zuzendutako bisita gidatu pribatuen programa bat du museoak. Informazio gehiago kontsulta dezakezu esteka honetan.


 

Bisita - Taldeak

Non aurki dezaket talde-bisitei buruzko informazioa eta non erreserbatu edota eros ditzaket sarrerak?
Bisitarien Arreta Zentroan: museoreinasofia@clorian.com

Tfno.: (34) 91 7911330

Edota gure web orrialdeko esteka honetan.

Non aurkitu dezaket talde-bisita gidatu pribatuen informazioa?
Partikularrei, enpresei eta erakundeei zuzendutako talde-bisita gidatu pribatuen programa bat du museoak. Informazio gehiago kontsulta dezakezu esteka honetan.


 

Bisita - Zerbitzuak

Audiogida eta irrati-gida zerbitzua dago?
Momentuz, zerbitzua etenda dago.

Bai, audiogida eta irrati-gida zerbitzua dago. Kontratazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu zerbitzuen atalera.

Zein da liburu-dendaren/dendaren ordutegia?
Informazio hori La Central-en eta Dendaren orrialdean kontsulta dezakezu.

Taberna edo jatetxerik badago?
Bai. NuBel kafetegi-jatetxea eta Arzabal jatetxea.


 

Bildumak

Erosketa-proposamen bat egiteko, norekin jarri behar da harremanetan?
Informazioa ondorengo helbide-elektronikora bidal daiteke:
secretaria.direccion@museoreinasofia.es
Edo postaz:

Zuzendaritza idazkaritza
Santa Isabel, 52
28012 Madril

Nola eskatu daitezke Bildumako obren irudiak?
Reina Sofia Museoko Argazki Artxiboko irudien eskaerarekin lotutako edozein kudeaketa egiteko, archivofotografico@museoreinasofia.es helbide elektronikoaren bidez museoarekin harremanetan jar zaitezke.

Obren tasazioa eta balioespena
Sofia Erregina Museoak, museo publikoa denez, ezin du partikularren artelanen aditu-lanik egin, indarrean dagoen legeriaren arabera. Horretarako, arte-galeria batekin edo enkante-etxe batekin jarri behar zara harremanetan.


 

Erakusketak

Zein da Reina Sofia Museoan obra bat ikusgai jartzeko bidea?
Reina Sofia Museoaren aldi baterako erakusketek honako hauek hartzen dituzte barne: atzera begirako erakusketa handiak, erakusketa historikoak eta tesi erakusketak, baita Erretiro parkeko Kristal jauregirako edo Fisuras Programan eskatutako erakusketa monografikoak eta ekoizpen berriko berariazko proiektuak. Programa horren bidez, ibilbide heldu bat garatzen hasi diren nazioarteko artistei, museoak espazio bat eta baliabideak eskaini nahi dizkie.

Museoko erakusketen programa gutxienez hiru urte aurretiaz antolatzen da, eta normalean erakusketak museoak berak sortutako proposamenen edo beste erakunde batzuekin egindako lankidetzen emaitza izaten dira. Erakusketa eta berariazko enkargu guztiak museoak artistei eta komisarioei zuzenean egindako gonbidapenaren emaitza dira, une horretako programazio-ildoak kontuan hartuta.

Reina Sofia Museoan antolatutako erakusketen denbora-eremua 1900 urtetik gaur egun artekoa da.

Erakusketa proposamen bat bidali nahi baduzu, formatu digitalean bidal dezakezu helbide honetara: exposiciones@museoreinasofia.es

Museoko talde artistikoak proiektuak berrikusiko ditu. Kontuan hartu beharrekoa:

  • Lana edo proiektua azaltzen duen gutun bat eta CV bat eranstea, beharrezkotzat joz gero.
  • Jasotzen diren proposamenen kopurua kontuan hartuta, Reina Sofia Museoak bere programetarako egokitzat jotzen diren proposamenei erantzuteko konpromisoa baino ez du hartzen.
  • Horiek erantzuteko ahalegina egingo da, jasotzen direnetik bi edo hiru hilabeteko epean.
  • Espainian lehen erakusketa egiten saiatzen ari bazara, lehenik eta behin erakusketa-espazio txikiagoekin harremanetan jartzea gomendatzen da.
  • Reina Sofia Museoa ez denez merkataritza-gunea, ezin ditu artistak ordezkatu, ezta haien lanak saldu ere.
  • Ez da beharrezkoa material gehigarririk bidaltzea Museoko zuzendariari edo Erakusketa Arloko buruari.

 

Zaharberritzea

Zein dira zaharberritzeko irizpideak obra batean esku hartzeko orduan?
Kontserbazio-Zaharberritze Saila Museoaren parte da, eta, erakunde publikoa denez, ez die aholkurik ematen partikularrei, Reina Sofia Museoaren Bilduma kontserbatzeko eta zaharberritzeko lana besterik ez baitu egiten.

Kontserbazio-Zaharberritze Sailaren web atalak Bildumako lan batzuk zaharberritzeko prozesuari buruzko informazioa eskaintzen du, baita otsailean urtero egiten den Arte Garaikidearen Kontserbaziorako Jardunaldiari buruzkoa ere. Bertan, sektoreko profesionalen arteko eztabaidak eta foroak antolatzen dira.

Egin al daiteke prestakuntza-praktikarik Kontserbazio eta Zaharberritze Sailean?
Enplegu eta prestakuntza eskaintzen berri izateko, ondorengo esteka kontsulta dezakezu.


 

Jarduera publikoak

Egin daiteke prestakuntza-praktikarik Jarduera Publikoen Sailean?
Enplegu eta prestakuntza eskaintzen berri izateko, ondorengo esteka kontsulta dezakezu.


 

Hezkuntza

Gida gabeko eskola-bisita bat egin daiteke museoan?
Eskola-taldeek museoa modu autonomoan bisitatu dezakete. Kontsultatu ezazu erreserbaren informazioa esteka honetan.

Eskola-taldeentzako bisita gidatuak daude?
Momentu honetan taldeei zuzendutako bisita gidatuak ez daude eskuragarri. Eskola-jardueren programa kontsulta dezakezu hezkuntza atalean.

Nola eman daiteke talde baten izena eskola-jardueretan?
Ikasleentzako jarduerei buruzko informazio guztia eskuragarri dago Hezkuntzan. Izena emateko prozedura eskuragarri dago jarduera bakoitzeko orriko “Izena emateko modua” atalean.

Zein da eskola-jardueren prezioa?
Eskola-jarduera guztiak doakoak dira.

Ba al dago umeentzako jarduerarik museoan? Zein adinetako umeei zuzenduta daude?
Haurrentzako jarduerak 5 urtetik aurrera hasten dira eta heldu baten laguntzailearekin partekatutako esperientzia gisa planteatzen dira. Jardueren programazioa esteka honetan kontsulta daiteke.

Berariazko aholkularitza eskura daiteke adingabeekin bisita antolatzeko orduan, Hezkuntzako Informazio Gunearen bidez.

Ba al dago gazte edo nerabeentzako jarduerarik museoan?
Programa bat dago 15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, eta beste bat 18 eta 21 urte bitartekoentzat: 1517 taldea eta 821 taldea dute izena, hurrenez hurren). Informazio guztia Hezkuntza ataleko Taldearen proiektuan aurki dezakezu.

Noiz hasten da familientzako jardueretan izena emateko epea?
Haur eta helduen jardueretan izena emateko epea irailaren lehenengo hamabostaldian da.


 

Irisgarritasuna

Museoa gurpildun aulkia duten pertsonentzako irisgarria da?
Oro har, Reina Sofía Museoak gaur egungo irisgarritasun araudia betetzen du, izan ere, ia bisita-espazio guztiak guztiz irisgarriak dira. Hobetu daitezkeen zenbait alderdi daude, eta horiek eskuratzeko baldintzak Zerbitzuak/Irisgarritasuna atalean kontsulta ditzakezu.

Museoak gurpil-aulkiak ditu? Eta makilak?
Bai, museoak gurpil-aulkiak ditu, museora iristean eskariaren arabera mailegatzen direnak. Sabatini edo Nouveleko informazio-guneetan eskatu behar dira. Eskabidean eskatzailearen datu pertsonalak eman beharko dira, NANa, pasaportea edo antzekoa barne.

Museoan behar dutenentzako makila-aulkiak daude. Sabatini eraikineko bisitari arreta zerbitzuko guneetan eskura daitezke, 1. eta 2. solairuan.

Ba al dago ibilgailu egokituentzat erreserbatutako aparkalekurik?
Museoak ez du bisitarientzako aparkalekurik, eta, beraz, ez dago erreserbatutako plazarik ere. Ordainpeko aparkaleku publiko bat dago Sánchez Bustillo plazaren azpian. Hala ere, eta soilik lekua egonez gero, ibilgailu egokituetan doazen talde edo pertsonek doan aparka dezakete Museoko karga-kaian, Argumosa kaletik sartuta, Hospital kalearen izkinan. Aldez aurretik eskatu behar da zerbitzu hori posta elektroniko honen bidez: accesibilidad@museoreinasofia.es

Desgaitasuna duten pertsonak doan sar daitezke museora, egon daitezkeen sarbide-ilarak itxaron gabe?
Bai, desgaitasuna duten pertsonak doan sar daitezke museora, dagokien akreditazioa erakutsita. Laguntzaile bat egotea ezinbestekoa bada, haren sarrera ere doakoa izango da. Baldintza guztiak esteka kontsulta ditzakezu.

Desgaitasunen bat duten pertsonak ilararik itxaron gabe sar daitezke, zuzenean Sabatini eraikineko Lehentasunezko leihatilara joanda.

Museoak ba al du gaztelaniako zeinu-hizkuntzako interpreterik?
Zeinu-hizkuntzako interpreteen zerbitzua erabiltzaileak eskatuta eskaintzen da, museoak eskainitako edozein jardueratarako eskatu daiteke. Ezinbestekoa da izena ematean zerbitzua eskatzea, gutxienez 15 egun lehenago, accesibilidad@museoreinsofia.es posta-elektronikoaren bidez.

Hilero zeinu-hizkuntza interpretearekin antolatzen diren bisita gidatu inklusiboak kontsulta ditzakezu dagokion hezkuntza atalean.

Indukzio magnetikoko begiztak daude?
Momentuz, zerbitzua etenda dago.

Bai, begizta magnetikoak daude Sabatini eta Nouvel eraikinetako informazio-erakusmahaietan eta leihatiletan, eta baita Sabatini eraikineko audiogida-mahaian ere, identifikazio-ikonoarekin seinaleztatuta.

Gainera, indukzio magnetikoko lotura pertsonalak maileguan hartzeko doako zerbitzu bat dago, audiogidekin bateragarriak dira eta aipatutako bisitetan zein auditorioetan egiten diren ekitaldietan erabil daitezkeenak. Informazio gehiago hemen: Bisitak/Irisgarritasuna/Zerbitzuak

Nola jaso daiteke aipatutako itsuentzako edota gorrentzako bisiten deialdiei buruzko informazioa?
Mezu elektroniko bat bidal dezakezu accesibilidad@museoreinasofia.es helbide elektronikora.


 

Espazioen alokairua

Espazioak alokatu daitezke ekitaldiak antolatzeko?
Bai, posible da espazioak alokatzea ekitaldiak antolatzeko. Espazioen alokairuari buruzko informazioa esteka honetan dago edo eskaera alquiler.espacios@museoreinasofia.es  helbidera bidal daiteke.

Helburu komertziala duten filmazioak eta argazki-saioak egin daitezke?
Bai, posible da alquiler.espacios@museoreinasofia.es helbidera eskaera bat bidaliz gero.

Museoa ordutegi ofizialetik kanpo bisitatu daiteke?
Bisita pribatuak egin daitezke museoaren itxiera-ordutegian. Informazio gehiago eskura dezakezu esteka honetan edota alquiler.espacios@museoreinasofia.es helbidera eskaera bat bidaliz.